
Zatoz merkatuko metodorik AURRERATUENEKIN prestatzera

AUTOESKOLA
Bidebieta autoeskola 1986. urtean sortu zen. Harrezkero, aldaketa ugari gertatu dira gure gizartean, baita errepideetan ere. Gure eskolan garrantzizkotzat hartzen dugu BIDE SEGURTASUNA hobetzeko denok gure ekarpentxoa egitea.
Hortaz, honako helburu hauek ditugu:
- Gure ikasleek Gidabaimena modurik ERAGINKORRENEAN lortzeko behar diren JAKINTZA TEORIKOAK ETA TREBETASUN PRAKTIKOAK lor ditzaten.
- Era berean, arauekiko eta gainerako bide-erabiltzaileekiko errespetu-jarrera gara dezaten.
Bidebieta autoeskolan zure gidabaimena ahalik eta azkarren lor dezazun lan egiten dugu. Horretarako, honako hau guztia eskaintzen dizugu:
1- IKASTARO TEORIKO TRINKOAK
- Egunero, eskuliburuko edukiak azaldu eta dagozkien galdesortak egiten dira ikasgelan.
- Eskuliburua amaitutakoan (10-15 egun) AZTERKETA TESTAK egiten hasiko gara. EGUNEAN 4-6 TEST eginez, 15 egunen buruan prestatuta egongo zinateke azterketa gainditzeko.
- Sistema horren bidez, betiere eskolara joateko duzun denboraren arabera, 4-6 asteko epean prestatuta egongo zara.
2- Ikastaro Trinkora joateko aukerarik ez baduzu, matrikula egiten duzunean, Eskuliburuarekin batera, gai GUZTIEN LABURPENA jasoko duzu, edukiak errazago uler ditzazun. Gaiei buruzko galdesortak eta sortzen diren zalantzak ikasgelan landuko ditugu, eta eskolara etortzea ezinezkoa suertatzen bazaizu, posta elektronikoaren bitartez argitu ahal izango ditugu zalantzak.
Azterketa teorikoa gainditutakoan, praktikak egiteko irakasle bat eta ordutegi bat jarriko zaizkizu.

